Funtzionariek etxe kaleratzeetan parte hartzeari uko egin ahal izateko protokoloa aurkeztu du ELAk Nafarroan

2013/04/16
Funtzionariek etxe kaleratzeetan parte hartzeari uko egin ahal izateko protokoloa aurkeztu du ELAk Nafarroan
Etxe kaleratzeen aurrean ezetz esateko aukera bermatu nahi du ELAk protokolo honen bitartez. Gainerako sindikatuei eta alderdiei aurkeztuko die Gizalan Federaziokak proposamena, langile batzordeek onartzea lortzeko asmoz.

 

ELAk argitu du Nafarroan 1.500 etxegabetze badirela martxan egun, eta 16.000 etxebizitza hutsik direla Iruñean. Egoera honen aurrean, kontzientzia eragozpenaren alde egin du ELAk. Hori lortzeko, hain zuzen ere, langile publikoen kontzientzia eragozpena arautzeko eskatu du. Helburua bikoitza da: Etxegabetzerik ez egitea kaleratutako familiarentzat ordezko etxebizitzarik ez bada, batetik; eta langileak kaleratzeetan parte hartzera ez behartzea, bestetik..