FVEMen mugimenduak, aste bat falta dela grebak hasteko, oso txikiak dira

2019/11/21
Gaurko bileran, berriro ere, FVEMek erakutsi du negoziazioetan benetako aurrerapausuak egiteko borondate falta. Ildo horretan, Bizkaiko metalean greba gehiago hasteko astebete falta direla, ELAk dei egiten die militantziari eta sektoreko langile guztiei greba-ziklo berri bat hasteko presta daitezen.

ELAk FVEMen jarrera gaitzetsi du. Sindikatuen asmoei emandako erantzunak denboran luzatzeaz gain, ez dute sektoreko prekarietatearen aurka doazen funtsezko elementurik jorratu nahi. Gainera, soldata kontuetan, FVEMen proposamena sindikatuen aldarrekapenetatik urrun dago.