G-7ak Miarritzen egingo duen goi-bileraren aurkako ekitaldia Hendaian
2019/06/10

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta Kapitalari Planto herri ekimenek G7ak abuztuan Miarritzen egingo duen goi-bileraren aurkako jardunaldia antolatu dute. Hitzordua ekainaren 12an da, asteazkena, Hendaiako Antoine d’ Abbadie Auditoriumean.
Lehendabizi hitzaldi bat egongo da 10:30etan; bertan Cuca Hernández (ATTAC) eta Gonzalo Fernández (OMAL) mintzatuko dira. Ondoren, 12:30tan bildutako lagunak Hendaiako hondartzan protesta ekintza egingo dute, Euskal Herri osoan deitutako protesta egunarekin bat eginez.