G7 ez! Bizitza erdigunean, elkarrekin mundu berri bat sortzen
Eremu, arlo eta izaera oso ezberdinetako atxikimenduak jaso ditugu; horietako batzuk agerraldian egon dira, beste batzuk ezin izan dute parte hartu eta gehiago izango direla nabarmendu dute.
G7 maila ekonomiko, politiko eta militarrean botere handia duten munduko zazpi herrialdeek gerra hotzaren garaian sortutako taldea da (AEBk, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Italiak, Japoniak eta Kanadak osatua). Abuztuaren 24, 25 eta 26ean Miarritzen bilduko dira. Esan beharrik ez dago, Miarritzeko G-7ko gailurra sistema kapitalistaren krisi anitz eta iraunkor baten erdian burutuko dela, berau birsortzeko etengabeko ahaleginean eta, era berean, horrek guztiak eragiten duen elite kapitalisten arteko lehia eta tira bira geoestrategiko handien artean.