Galdera-sorta

2009/01/09
Abenduaren 22an Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du, temariorik edo galdera-sortarik ez duten kategorien kasuan, galdera-sorta oposizio-egileari bidaliko zaiola, berak eskari-orrian adierazi duen helbidera. Temario horretatik aterako dira oposizio-aldiko azterketan agertuko diren galderak. Temarioarekin batera erreferentziako bibliografia ere joango da. Osakidetzaren arabera, 2009ko urtarrilaren bigarren hamabostaldian bidaliko dira galdera-sortak.