Galvanotecnia y Derivadoseko langileak greban
Galvanotecnia y Derivadoseko langileek soldatak % 15 murriztea adostu zuten 2012an bi urtetarako. Baina paktu hori bukatu denean, enpresak murrizketa horiek aplikatzen jarraitu du. 2015eko otsailean zuzendaritzak bilera izan zuen langileekin eta % 15eko jaitsiera hori behin behinekoa izan behar zela esan zien. Orduan langileek bideragarritasun plana eskatu zuten. Enpresak ez zuen inolako planik erakutsi, baina langileei egoera txarra zela-eta, lan ordu gehiago egiteko eskatu zien. 180 orduko malgutasuna nahi zuten bestela enpresa itxi “beharra” izango zuten.
Egoera are gehiago okertzeko, negoziatzen zeuden bitartean, langileak larunbatetan lan egitera behartu zituzten. Dirurik ez, baina deskantsurik ere ez.
Dagoeneko hirugarren nomina zor zaie, eta egoera gaiztotzen ari da. Greban daude martxoaren 2tik, blokeo egoeran, zuzendaritzak ez baitu ezer negoziatu nahi. Ez die argitzen zein izango den enpresaren etorkizuna.
Guzti hau salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, hilak 5, Bergarako Udaletxe plazan. Herritarrei eta udal gobernariei laguntza eskatu nahi izan die egoera bideratzeko.