GAM-Aldaiturriagak 12 langile kaleratu nahi ditu eta kontratuak eteteko ERTE bat proposatu die beste 17 langileri

2020/04/22
GAM-Aldaiturriagak atzo iragarritako kaleratze kolektiboaren prozedura berehala kentzeko exijitu du ELAk. Zuzendaritzak 29 langileetatik 12 kaleratu nahi ditu. Gainera, kontratuak eteteko ERTE bat proposatu du gainerako 17entzat.

ELAren ustez, erabaki arbitrarioa da hau, bidegabea eta inolako justifikaziorik gabea, eta, aldi berean, aurreratu du ez duela kaleratzerik onartuko GAM-Aldaiturriagan.

Zuzendaritzak ez badu atzera egiten, sindikatuak erantzun egingo du, eta bide juridikora jo.