Gamesa Aeronautica-ren etorkizunaren aldeko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 17an

2005/12/14

Arabako Gamesa Aeronautica-ko langileak enpresaren etorkizunaren bermea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren larunbatean, abenduak 17. Elkarretaratzea 12:30tan hasiko da, Arabako Diputazioaren egoitzaren aurrean. Ekimenak lau enpresa-batzordeen (GPA, MOASA, FUASA eta GDA) eta bertako batzordeetan ordezkaritza duten sindikatuen (ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO) oniritzia du. Manifestazioaren leloa "Arabako aeronautica-ren mantenimenduaren alde. Xantaiari ez" izango da.