Gamesak 35 langile kaleratu nahi ditu Hego Euskal Herrian
2013/11/21
Gamesako zuzendaritzak Hego Euskal Herrian 35 langile kaleratzeko asmoa agertu du. Hauetariko 25 Nafarroako lantegietan izango lirateke, eta gainontzeko 10, Zamudiokoan. ELAren hitzetan onartezinak dira kaleratzeak, batipat duela egun gutxi lortu dituen irabazi handien berri eman eta gero.
ELAk mobilizazioak egiteko deia egin du eta datozen egunetan greba egitearen beharra azaldu die beste sindikatuei.