Gamesa Taldeko langileen manifestazioa larunbatean Gasteizen

2005/03/11

Gamesa Taldeko langileek bilkura-manifestazio batetan parte hartuko dute bihar martxoak 12, larunbata, Gasteizen. Gamesa Taldeari plan industrial bat egin dezan eskatuko zaio, lan zama ekarriz eta finkatuz, lanpostuak mantendu eta Araban jarduera aeronautikoa jarrai dezan.

Manifestazioa 12:00eta aterako da Probintziko Plazatik eta Ajuria-Enean amaituko da.

Manifestazioaren hasieran komunikabideei idatzi bat emango zaie eta adierazpenak egingo dira.

Manifestazioa deitzen dute:
Honako enpresa batzordeak:

  • G.P.A. (Gamesa Producciones Aeronáuticas)
  • FUASA (Fuselajes Aeronáuticos)
  • MOASA (Montajes Aeronáuticos)
  • G.D.A.( Gamesa Desarrollos Aeronáuticos)

  • Sindikatuak:
  • ELA, LAB, UGT, CCOO, USO