Gamesako hitzarmenak ezin ditzake behin-behineko kontratuak luzatu.

2004/02/23

Epaitegi Gorenak ELAk defendatutako tesiak babestu ditu eta ondorioz hitzarmenaren iraupenak ezin dezakeela behin-behineko kontratuen iraupena luzatu ebatzi du.

Epaitegi Gorenak GAMESAko abokatuak doktrina baterakuntzarako aurkeztutako kasazio-errekurtsoa ezetsi du eta ondorioz Arabako Metaleko enpresentan produkzioaren arabera ematen diren behin-behineko kontratuen iraupenari buruz ELAk defendatutako ildoak berretsi ditu.

Epaitegi gorenak baieztatu du ELAk jurisprudentziak markatutako bidea jarraitu duela, Gamesa behin-behineko kontratuen iraupena luzatzeko gaitua ez dagoela esan duenean. Estatutuz kanpoko burdingintza eta metalurgiako Arabako hitzarmenari begiratuta (ELAk sinatu ez zuena), eraginkortasun mugatuko sektoreko hitzamen honetan zehazten da ezin direla behin-behineko kontratuak luzatu Langileen Estatutuaren 15.1.b) artikuluan zehazten denaren gainetik, ondorioz Estatutuz Kanpoko Arabako Metaleko 52. artikulua nulua izango litzateke eta aplikaezina.