Gara egunkariaren entzuketak arbuiatu ditu ELAk

2008/07/17
ELAren aburuz, guztiz arbuiatzekoa da GARA egunkariaren Iruñeko egoitzan entzuketa telefonikoak egin izana, horrelako jokabide batek irizpide demokratiko oro zapuzten baitu, komunikazioen sekretua izateko eskubidea galarazten duen aldetik.

Gertatutakoak berriro uzten du agerian estatuko botereek erabiltzen dituzten prozeduretan dagoen erabateko berme gabezia; horrelako praxiak legez kanpokoak dira, eta beste euskal komunikabide bat kriminalizatzeko xedez egiten dira.

ELAk gertakari hauek argi daitezela eskatzen du, eta ardura politiko osoz jokatuta, egia azal dadila; azkenik, sindikatu honek espero du egoeraren araberako erabakiak ere hartuko direla.