Garaiz gaude lan-erreforma gelditzeko!

2022/01/19
Espainiako Gobernuak, CCOOk, UGTk eta CEOEk lan-erreformari buruzko akordioa lortu zuten abenduan. Otsailean, Diputatuen Kongresuak lan-erreforma onartu zuen Errege Lege Dekretua izapidetuko du. Beraz, garaiz gaude lan-erreforma gelditzeko. Baina helburu hori lortzeko mobilizatzea beharrezkoa da, eta horregatik urtarrilaren 30ean kalera aterako gara.

Gainera, ELAk informazio-kanpaina bat hasi du lan-erreformaren onarpenak euskal langileentzako izango lituzkeen ondorio larriak gizarteratzeko. Kanpainaren baitan lan-erreformari buruzko 'Lan Munduko Notiziak' berezi baten milaka ale banatuko dira. Esteka honetan, argitalpena irakurri eta zabaldu ahal izango duzu. Garaiz gaude lan-erreforma gelditzeko!