Nafarroako Museoa

Gardentasun falta eta murrizketak salatzeko mobilizazioa egin dute

2025/12/09
Gardentasun falta eta murrizketak salatzeko mobilizazioa egin dute
Sindikatu guztiek salatu dute Museoaren Zuzendaritzak ez duola informazio eskaerei erantzun ere egiten, eta 5 plaza murriztu nahi dituztela, baita txandak eta lan baldintzak okertu ere.

Nafarroako Museoko langileak ordezkatzen dituzten sindikatu guztiek, ELAk, LABek, Afapnak, CCOOk eta UGTk, elkarretaratzea egin dute gaur Museoaren sarreraren parean, eta salatu dute Zuzendaritzak opakutasun osoz jokatzen duela, eta antolaketa aldaketak inposatzen dituela, langileei eta haien ordezkariei informaziorik eman ere egin gabe. Informazio eskaera ugari egon arren, ez dute erantzun aretoko langileen bost plaza murrizteari buruz, eta murrizketa hori bereziki larria da museoa erabat ireki delako.

Egoera horrek langileak behartzen ditu goizeko eta arratsaldeko txanda zatituak hartzera, jaiegunak txandaka lan egitera eta negoziaziorik gabe ezarri diren baldintza prekarioak izatera.

Beharrezkoa da kontziliazioa ahalbidetuko duten ordutegiak ezartzea, urteko ordu kopurua murriztea eta, batez ere, komunikazio kanal argiak eta errespetuzkoak ezartzea. Langileen ordezkaritza osoak Zuzendaritzaren berehalako erantzuna eta eskainitako zerbitzu publikoaren kalitatea eta lan baldintzak hobetuko dituen negoziazio prozesua irekitzeko konpromiso irmoa eskatzen du.