Gardetasun falta Gendulaingo proiektuan
2011/07/21
Pasa den ekainaren 10ean, Nafarroako Gobernuak Gendulainen etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko araudia (UPS) onartu zuen, Navarra de Suelo Residencial, S.A. (NASURSA) enpresa publikoaren bitartez bultzatuta.
Proiektu honen historia, espekulazio, gardentasun falta eta mezenasgoaren adibide garbia izaten ari da:
- Enpresa eraikitzaile eta sustatzaile talde batek (Plazaola, UGTren enpresa sustatzailea hauen artean) Gendulaingo alderdian landa lurra erosi zuten benetako prezioa baino askoz ere prezio altuagoan
- Sei egun beranduago, etxebizitza babestuetarako lur erreserba publikoa izateko Nafarroako Gobernuak deitutako lehiaketa-publikora aurkeztu ziren, esleipendun atereaz
- Nafarroako Gobernuak lur eremu hau gauzaz ordaintzea adostu zuten, hau da, dirutan ordaindu beharrean, enpresa eraikitzaile eta sustatzaile hauek lur honetan eraikitzeko eskubideak hartu zituzten