Gardetasun falta Gendulaingo proiektuan

2011/07/21
Pasa den ekainaren 10ean, Nafarroako Gobernuak Gendulainen etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko araudia (UPS) onartu zuen, Navarra de Suelo Residencial, S.A. (NASURSA) enpresa publikoaren bitartez bultzatuta.

Proiektu honen historia, espekulazio, gardentasun falta eta mezenasgoaren adibide garbia izaten ari da:

-     Enpresa eraikitzaile eta sustatzaile talde batek (Plazaola, UGTren enpresa sustatzailea hauen artean) Gendulaingo alderdian landa lurra erosi zuten benetako prezioa baino askoz ere prezio altuagoan

-          Sei egun beranduago, etxebizitza babestuetarako lur erreserba publikoa izateko Nafarroako Gobernuak deitutako lehiaketa-publikora aurkeztu ziren, esleipendun atereaz

-         Nafarroako Gobernuak lur eremu hau gauzaz ordaintzea adostu zuten, hau da, dirutan ordaindu beharrean, enpresa eraikitzaile eta sustatzaile hauek lur honetan eraikitzeko eskubideak hartu zituzten

ELAk UPSaren onarpena, garrantzia handiko ekintza, hauteskundeak pasa eta egun gutxitara, eta gobernu berria sartu aurretik egin izana gaitzesten du.

ELAk Nafarroako Gobernuari, eta bereziki PSNri, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza ardura duen heinean, onartutako Plana baliorik gabe uzteko, eta espekulazioari aurre egiteko exijitzen dio, etxebizitza politika garden bat egiteko eskatuz, mezenasgoa alde batera utzita.

Era berean, ELA, etxebizitza onartutako eskubide bat izatearen aldeko apustuan mantentzen da, gizartearen eta interes publikoaren arabera kudeatua, eta enpresa eraikitzaile eta sustatzaileen asmo espekulatiboetatik urrun.