Garraio publikoaren alde. AHT-rik ez, tren soziala bai

2007/07/12
ELAk garraio publiko eta tren sozialaren aldeko aldarrikapena plazaratu du Tolosan uztailaren 13an. Abiadura Handiko Trenaren aurkakoa ere izan da mobilizazioa.

Ekitaldia 11:00tan hasi da, Triangelu Plazan. Bertatik abiatu den martxak Tolosako kale nagusiak zeharkatu ditu. Ekimena 12:00tan amaitu da, RENFEk Rondilla kalean duen Geltokian. Festa giroa nagusi izan da ibilbidean zehar: musika, parodia, globoak… Eta ekitaldiari bukaera emateko, globoak askatu eta bertso berriak kantatu zaizkio Norteko Ferrokarrilari, orain ehun urte Txirritak egin zuen moduan.

Ekitaldi honekin Gobernu eta Administrazioen praktikak salatu nahi izan du ELAk. Oro har arlo sozialean egiten dutena eta kasu honetan zehazki, garraio arazoei aurre egiteko garaian erakusten duten zentzugabekeria: adibide modura, ehunka langile Apatta Industrial gune berrira kotxez joatea derrigortzen dituzten bitartean, eliteentzako soilik pentsatutako azpiegitura erraldoia eta suntsigarria, AHTa alegia, babesten eta bultzatzen dute.