Gasteizek uko egin dio langileen prestakuntzari

2007/10/11
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek Hobetuzen (Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa) egoera salatu dute urriaren 12an. ELAko idazkari nagusiaren -alboko Adolfo Muñozek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Madrilek inposatutako eredua onartu du, orain artean indarrean zegoena alboratuz.

"Patronalak eta espainiar sindikatuek Madrilgo eredua baliatu nahi dute gurean, euren poltsikoak betetzeko", gaineratu du.