Gasteizko Ariznabarra zahar-etxean greba berri bat

2008/04/10
ELAko 400 ordezkarik manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan zehar apirilaren 10an, Ariznabarra Egoitzako langileen alde, 53 egun bete baitituzte greban. Manifestazioa Probintziako Plazan amaitu da, Foru Aldundiaren aurrean, eta dei erakunde publikoari langileekin bilera egin dezan, eta gatazka konpontzeko negoziazioa abian jar dezan.

Ariznabarrako langileek 53 egun bete dituzte greban, eta negoziazioa oraindik ez da hasi. Bitartean, MAPFRE QUAVITAE enpresak ez du bilerarik egin Enpresa Batzordearekin, eta Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen diputatu Covadonga Solagurenek (PNV), egoitzako arduradun nagusia den aldetik, esan du argi eta garbi: “ez zaituztet hartuko”.

 

Orain dela 5 urte izan zuten egoera bera daukate oraingo honetan ere, eta ELAk orain, lehen bezala, salatzen dituzte salatu beharrekoak: emandako hitzak, gero bete gabeak; enpresak Aldundiari egozten dio erantzukizuna, Aldundiak enpresari; eta langileak kolokan inorena ez den lurrean, eta politikarien gaitasun eza pairatuz. Azpikontratazioetan oinarrituriko kudeaketa ezin hobea da erantzukizunak barreiatzeko.