Gasteizko autobusen konpaniak (Tuvisa) askatasun sindikalaren eskubidea urratu zuen

2015/02/23
Gasteizko Lan-arloko Epaitegiak ebatzi du TUVISAk askatasun sindikalaren eskubidea urratu zuela, hauteskunde sindikalen prozesuaren erdian ELAko ordezkariak ordu sindikalik gabe utzi zituenean.

Iazko irailean Zuzendaritzak baimendu zien hogeita hamar langileri ELAren bilera batzuetara joatea. Eskubide hori jasota dago indarrean dagoen Hitzarmenean, eta ELAk garaiz jakinarazi zion Zuzendaritzari bilerak noiz eta non izango zirela. Enpresak, bere aldetik, zerbitzua antolatu zuen, baimendutako langileei joateko aukera emateko.

Behin bilerak amaitu ondoren, enpresak jakinarazi zien ELAko ordezkariei ez zutela bilera horietara joateko eskubiderik —nahiz eta enpresak berak baimenduak izan, eta bilerak ordurako eginda egon—, eta bilera-orduak ordu sindikalekin konpentsatuko zituela, hurrengo hiru hilabeteetan ordu sindikalik gabe utziz Hiru hilabete horietan hauteskunde sindikalak egin behar ziren. Argi zegoen enpresak trabatu nahi ziola ELAri hauteskunde-lana hain garai erabakigarrian, sindikatu honek hauteskundeetan emaitza onik atera ez zeza

ELAk auzitara jo zuen, eta aste honetan ezagutu dugu Gasteizko Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiaren epaia, eta ebazpena biribila izan da: TUVISAren jokabideak argiro urratu du askatasun sindikalaren eskubidea.

TUVISAk azken hauteskunde sindikaletan ELA boikoteatzeko egin dituen saiakerak eta guzti, ELAk aurrekoetan baino ordezkari bat gehiago lortu du, enpresa horretako atal sindikalaren ardurari eta lan handiari esker.

Bestalde, ez legoke gaizki gogoratzea TUVISA ez dela salbuespen bakarra, enpresa askotako zuzendaritzek senperrenak egiten dituztela ELA enpresatik kanpora botatzeko. Baina, hala ere, 2014. urtearen amaieran gure EAEko ordezkaritza %39,88koa da, 2013ko amaieran geneukana baino %0,20 handiagoa.

Autonomia ekonomiko, sindikal eta politikoak bide ematen dio ELAri egiten duen sindikalismoa egiteko, eta langileria konturatu da hori dela oraingo egoerak behar duen sindikalismoa.