Gasteizko ECN-ko gatazkak aurrera darrai

2015/07/30
Gasteizko ECN-ko gatazkak aurrera darrai
ECN CUNEXT enpresan lanean jarraituko duten langileen aukeraketa prozesua era ilunean egin duela salatu du ELAk eta langile talde batek gaur goizean Gasteizen. Prozesu guztia, hasieratik, irregularra izan da eta amaiera eman diote langile talde konkretu baten oinarrizko eskubideak urratuz. ELA sindikatuko afiliatuen eta enpresari demanda jarritakoen aurkako prozedura izan dela azpimarratu dute.

Urte bete pasa da Gasteizko ECN enpresaren gatazka hasi zela. Mobilizazioen ondoren, enpresak ordura arte mahai gainean jarritako kalte ordainak handiagotzera eta 38 lanpostu egonkortzera behartua sentitu zen, trukean langileek epaitegian aurkeztuta zituzten  demanda kolektiboa alde batera utziz.

ECN CUNEX enpresa berriak, CUATRECASas kabinetearen aholkuariu jarraiki, lanean segiko zuten 38 langileen aukeraketa prozesua abiatu zuten.

Langileen ordezkaritzak ez du inoiz prozesu horren inguruko berri ofizialik izan, baina badakigu prozesu kaotiko eta irreala izan dela. "Hasieran uste zena bete da azkenean, baina normaltasun egoera irudikatzeko asmoz antzerki hutsa egin dute: aukeraketa prozesua iluna izan da, eta langile batzuk, arrazoi jakinak tarteko, diskrimintau dituzte" azaldu dute langileek gaur goizean.

"Badakigu prozesuan irregulartasun asko izan direla: langile guztiak ez dituztela deitu hautatze prozesuko elkarrizketara, 87 kaleratuak ez ziren beste pertsona batzuk elkarrizketatu dituztela, lanean ez segitzeko asmorik elkarrizketan azaldutako batzuk segitzeko hautatu dituztela".

Prozesu guztia, hasieratik, irregularra izan da eta amaiera eman diote langile talde konkretu baten oinarrizko eskubideak urratuz. ELA sindikatuko afiliatuen eta enpresari demanda jarritakoen aurkako prozedura izan dela erakutsi dute..

Guzti horrengatik, publikoki iragarri nahi dute aurrerantzean segiko duten bidea zein izango den. Alde batetik, Lan-Ordezkaritzan denuntzia sartuko dute kasua aztertu dezan eta bestetik, kaleratzeengatik sartutako zenbait demanda berriz aktibatzea eskatuko dute..

Bestalde, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diote herri honetako langileen aurkako lintxamenduen aurka ekin dezala, halako egoreak ekidin ditzala. "Denbora luze hau pasata, ez dugu hitz politik nahi. Asakatasun Sindikala bermatzeko jarrera politiko argi eta irmoa izatea eskatzen dugu", adierazi dute..