Gasteizko ECNeko langileen aldeko manifestazio jendetsua
2015/02/28
Gaur eguerdian manifestazio jendetsua izan da Gasteizen ECNeko langileei elkartasuna erakusteko. ECN enpresarekin atzo izandako bileran (Cablegroup multinazioanalaren taldekoa), honek Enpresa Batzordeari jakin arazi zion plantillako kontratu guztiak etengo dituela, 143 hain zuzen.
ELAren ustetan, multinazionalen jarrera bidegabearen beste adibide bat da erabaki hau, finean bere helburu bakarra etekin eta irabaziak handitzea baita. ELAk uste du Gasteizko ECNren industria proiektua bideragarria dela eta, horregatik, erabakia bertan behera uztea exijitzen du.
Erabaki honekin garai berria irekitzen da Gasteizko ECN-n. ELAk, Enpresa Batzordeko beste partaideekin, neurri honen legezkotasun eza frogatzen ahaleginak egingo ditu eta, hartara, beharrezko demanda ezarriko du epaitegietan.