Gasteizko Europa Jauregiko langileei ez zaie hitzarmena aplikatzen

2015/05/05
Lan-Ikuskaritzak badaki egoera horren berri, eta Arabako Lan Ikuskaritzaren lurralde-buruak herri-lanei jarraipena egingo ziela hitzeman zuen, Europa Biltzar Jauregiko erreforma ere barne. Bada, uste izatekoa zenez, iaz ezer gutxi egin bazuten, aurten ezertxo ere ez

Azken urteotan sarritan salatu dugun bezala, gaitz bat nabarmen zabaltzen ari da, krisialdiaren aurretik bazetorkiguna: legezkotasunik oinarrizkoena ere ez aplikatzea  (Beste batzuetan hainbeste erreklamatzen den legezkotasuna) eta zehazkiago hitzarmen kolektiboak ez aplikatzea.

Gasteizko herri-lan batean baino gehiagotan ikusi ahal izan dugunez lan-baldintzak gero eta okerragoak dira.

Oraingo honetan salatzen ari garena ez da langileen soldata, ez baitugu aukerarik izan egiaztatzeko ea behar bezala ordaintzen ari zaien.

Lan-Ikuskaritzara bidalitako salaketa oso nabaria den arrazoi batengatik izan da: lanaldiengatik.

Gasteizko alkatearen arabera Europa Biltzar Jauregiaren erreforma maiatzaren 6rako amaituko da.

Oraindik egiteko dagoen lanaren tamaina ikusita, enpresak ahalegintzen dira mandatua lehenbailehen bukatzen, eta asteko egun guztietan lan egiten dute, lan-egun, jai-egun eta zubietan, lanaldi amaigabeetan.

Politikari horiek eraikuntzaren egoera izan beharko lukete kontuan, eta enpresak legea betetzera  behartu. Zeren, batzuk langabezian dauden bitartean, beste batzuk langile biren edo gehiagoren lanaldiak egitera behartzen dituzte.

Lan-Ikuskaritzak badaki egoera horren berri, eta Arabako Lan Ikuskaritzaren lurralde-buru Carlos Zapatero jaunak herri-lanei jarraipena egingo ziela hitzeman zuen, Europa Biltzar Jauregiko erreforma ere barne. Bada, uste izatekoa zenez, iaz ezer gutxi egin bazuten, aurten ezertxo ere ez. Egia esan, ez dakigu nahasten duten jarraipena egitearenren esangura eta berdin jarraitzearena; baina, esate baterako, apirilaren 28an, San Prudentzio, Arabako zaindariaren egunean, Biltzar Jauregiko obran ez ziren gelditu, ezta une batez ere.

Pertsona horrek badaki ez dela legezkoa horrelako erritmoetan lan egitea, baina ardura zaien gauza bakarra inaugurazio eguneko argazkia baldin bada, ez ziren harritu beharko 400 euro kobratzen duen jendearen etsipenagatik.

ELAtik behin eta berriro salatu izan ditugu gehiegizko lanaldi horiek, lan egiteko neurriz gaineko erritmoak eta hitzarmena ez aplikatzea; indarrean dauden lege-arauen urratze onartezina direlakoan, eta sektorean jasaten den ezbehar-tasa altuegiaren zergatia direlakoan. Heriozko istripu bat gertatu arte Udalak ez du esku hartuko? Zoritxarrez halaxe gertatzen da sarri askotan.

Espero dugu obra horiek guztiak berehala eta osorik erregularizatzea; osterantzean, Gasteizko Udaleko gobernu-taldeak erantzun beharko du herritarren aurrean basakeria horregatik.