Gasteizko haur eskoletako langileek greba amaitutzat eman dute

2004/10/24

Gasteizko haur eskoletako langileek Udalarekin akordioa lortu dute, ondorioz hiru hilabeteko greba amaitutzat ematea erabaki dute. Hitzarmen horren arabera, soldata maila bera izango dute langile guztiek, eta lanordu gehiago beteko dituzten arren, zuzenean haurren zaintzan emango dituztenak lehengo berak izango dira.

Langileak bihar lanera itzuliko diren arren gurasoek oraindik itxoin beharko dute haurrak haurtzaindegietara eraman ahal izateko.