Gasteizko Haurreskolen itxieraren aurkako mobilizazioak

2013/03/27
Krisia aitzakia hartuta, murrizketa berriak eta larriak datoz berriro ere Haurreskolak Partzuergora. Oraingo honetan, Gasteizko hiriak udalaren partetik zein Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen eskutik jasango duena: hurrengo ikasturterako 3 Haurreskolen itxiera (Almudena Cid El Pilar auzoan, Txirrinbil Lakuan eta Virgen Blanca Abetxukon)

Hiru Haurreskola hauek ixtekotan, kaltetuak izango diren auzo horietako familien eta haurren eskubideak urraturik geratuko lirateke. Abetxukon gainera, Virgen Blanca Haurreskola da 0-3 zikloko eskaintza publiko eta euskaldun bakarra, auzo honetan 40 urtez 0-3 zikloko haurrei zuzendutako hezkuntza zerbitzuan aitzindaria.

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuok itxiera hauen kontrako jarrera berretsi nahi dugu, zerbitzu publikoei eraso bortitza eta lanpostuen suntsipena ekartzen duelako. Guzti honegatik, ondoren aipatzen ditugun eskaerak luzatzen dizkiogu Gasteizko udalari, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Haurreskolak Partzuergoari:

1.-Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakia bertan behera gelditzea eta hiru zentro hauek zabalik jarraitzea.

2.- Aipatutako auzoetan 0-3 zikloko kalitateko hezkuntza eskaintza publiko eta euskalduna bermatzea, gaur egun dauden plazei eutsiz.

3.- Egun dauden lanpostuak mantentzea.

Orain arte hainbat mobilizazio burutu ditugu: martxoaren 20ko elkarretaratzea, Gasteizko Korrika txikian kontzentrazio bat. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Batzordea bilduta zegoela aprobetxatuta elkarretaratzea... Bestalde, Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean Hezkuntza Sailburuaren agerraldia eskatu da Haurreskola hauek ixteko erabakiaren gaineko azalpenak emateko.

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuok aipatu ditugun hiru eskaerak lortu arte, mobilizazioekin jarraituko dugula adierazi nahi dugu Halaber, Auzo elkarte, familia eta langileen eskutik hainbat sinadura bilketa abian daude, haurreskola hauetan bertan sinatzeko aukera duzuelarik edo Interneten bidez,