Gasteizko lorezainen greba
Gasteizko Udaletxeak %40an murriztu gura du hiriko lorategiak garbitu eta zaintzeko bideratuktako aurrekontua. Asmo horren ondorioz, Viveros Perica enpresako langileen etorkizuna jokoan dago, eurak baitira udaletxeareri zerbitzu hori eskaintzen dion enpresa azpikontratatutako langileak. Murrizketa horren aurkako erantzun gisa, bihar, abenduak 4 lehen greba eguna gauzatuko dute .
Biharko greba eguna deitzeko erabakia hartu dute Viveros Perica azpikontratako langileek, euren etorkizunaren inguruko egoneza eta ardura izugarria delako, udaletxeak datorren urteko aurrekontuetan murrizketak egingo zituela aurreratu ostean. Kontua da 2015ean azpikontrata horrek 2.700.00€ ko aurrekontua zuela hiriko berdeguneak garbitu eta zaintzeko eta 2016rako, nahiz eta erabaki definitiborik hartuta izan ez, %40 murriztu nahi dutela. Hau da, lan berbera egitera 1.675.000€ bideratu gura dituzte,1.025.000€ gutxiago, alegia.
Udalaren aurrekontu proposamen hortik abiatuta, Viveros Perica enpresak jakinarazi zien langileei kaleratzeak gauzatzea beste erremediroik ez zutela izango. .
ELAk salatzen du asministrazio publikoa zerbitzuen esleipena gauzatzeko duen sistema: enpresa pribatuen interesak kontutan izan arren, langileen lan baldintzen kontra eta enplegu suntsiketaren alde egiten dutelako.