LAUDIO AUTOGLAS

Gasteizko Merkataritzako epaitegiak eskatu du Guardian eta Autoglas enpresen arteko salerosketa kontratua ezagutaraztea

2024/01/15
Laudioko Autoglass/Glavista enpresako EREaren kontsultaldia etenda dago 2023ko urritik. Guardian Taldeko eta Parter Capital Taldeko hainbat sozietatek ez dute aurkeztu epaitegiak eskatutako dokumentazioa, eta prozesua berrabiarazi gabe dago.

Gainera, ELAk jakin duenez, Gasteizko Merkataritza Arloko Epaitegiak onartu egin du Lehiaketa Adminitrazioko aurretiazko diligentzien eskaera, eta ondorioz, Guardian Taldeak 2020an Guadian eta Autoglass arteko salmentaren dokumentazioa aurkeztu beharko du, argitzeko ea salmenta simulazio bat egon zen.

ELAren ustez, berri ona da 2020tik aurrera gertatutakoa argitzeko urratsak egitea. Sindikatuak oso argi du Glavistaren egungo egoera urteetan programatu eta planifikatu duela Guardian multinazional amerikarrak; Parter Capital funts putrea baliatu du azken urratsa egiteko.

Horren aurrean, ELAk eta Glavistako langileek argi dute euren lanpostuak eta industria proiektua defendatzeko mobilizazioekin jarraituko dutela. Gaur elkarreratzea egin dute Bilboko SPRIren aurrean, Industrialen pasibotasuna salatzeko. Hurrengo hitzordua ostegunean, urtarrilren 18an, izango da, Laudioko Guardian parean egingo den elkarreratzearekin, 12:00etan.