Gasteizko Naipes Heraclio Fournier enpresako bigarren greba eguna arrakastatsua izaten ari da

Hitzaremenare negoziazioak aurrera egiteko deitutako grebagatik enpresaren ekoizpena erabat geldirik dago % 90eko jarraipenarekin.
Naipes Heraclio Fournier enpresako langileak kalera atera dira berriro grebaren bigarren egunean. Ekoizpen plantillaren eta gelditutako plantillaren % 90ek, gutxi gorabehera, beren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat aldarrikatzen jarraitzen dute.
Joan den asteko asteazkenean bilera bat egin zen Lan Ikuskaritzarekin eta enpresarekin, baina enpresaren proposamena oraindik ez da nahikoa, eta negoziazioak ez du aurrera egin.
Horregatik guztiagatik, ELAk eta LABek ordezkatzen duten langileek gatazka gizarteratzen jarraituko dute, datozen egunetan hainbat mobilizazio eginez. Gaur goizean auto karabana egin da Gasteizko kaleetan, eta gaur arratsaldean, 18:00etan, elkarretaratzea egingo da Andre Maria Zuriaren plazan.