GASTEIZKO PABLO NERUDA ERRESIDENTZIAN AKORDIOA

2003/09/30

Sinadura honekin langileek otsailaren 4ean hasi zuten greba amaitutzat eman da. Langileen lan baldintzetan hobekuntza nabariak ekarriko ditu akordio honek, 5 urteko iraupena dauka (2003tik 2007ra), honako soldata igoerekin: 2003an %28, 2004ean %15, 2005ean %14, 2006an %6 eta 2007an %5. Horrez gain igoera hauei urteroko EAEko KPIa gehitu behar zaio. Igande eta jai egunetan plus-ak izango dira; gauekotasuneko plusean hobekuntza eman da; Bizi eta Istripuen asegurua eta baimen eta lizentzietan onartu diren beste hobekuntzekin, berriz ere CCOOek 3. Adineko egoitzentzat estatuan sinatu duen hitzarmena berriro haustea lortu dugu.
Bestalde langileek hainbeste hilabetez mantendu duten borrokari esker, lan baldintzak hobetu dira eta azkenean bai enpresak baita aldundiak ere langileen eskaerei erantzun behar izan diete.