Gasteizko parlamentuaren aurrean bilkura egin da aurrekontuen izaera antisoziala salatzeko

2004/12/27

Abenduaren 28an goizeko 11tan ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASeko ordezkariak Gasteizko Parlamentuaren aurrean bildu dira eta agiri bat entregatuko dute gobernuaren aurrekontu neoliberalak salatzeko. Sindikatuen arabera aurrekontu hauek bidegabekeria bultzatzen dute, justizia bultzatu beharrean.