Gasteizko Quirón Salud enpresako langileek soldata igoera nabarmena duen hitzarmena lortu dute

Sei eguneko grebaren ondoren, ELAko 5 kidek osatutako langile batzordeak akordioa lortu du hitzarmena berritzeko. Besteak beste, honako hauek dira baldintza aipagarrienak: soldata igoerak, fidelizazio plusa hobetzea, lanaldia 8 orduz jaistea eta guardia lokalizatuen, aurre erretiroen eta eszedentzien baldintzak hobetzea. Baita baimen berriak sortzea ere, hala nola norberaren aukerako egun bat izateko eskubidea edo senideei kontsulta medikoetara laguntzea.
Hitzarmen kolektibo berri bat negoziatzen ari ziren langileak pasa den apiriletik. Espainiar estatuko ospitale talde pribatu handiena izan arren, Quiron Salduek uko egin zion Gasteizko ospitaleko (La Esperanza klinika zaharra) langileen erosahalmena bermatzeari. Zentro horrek ia 90 langile ditu, egonkortasun arazo handiekin, erizainik ez dagoelako, besteak beste.
ELAko enpresa batzordeak bai negoziazio bileretan, bai kalean aldarrikatu ditu plantillan egonkortasuna eta erosahalmena bermatuko zuten baldintzak, langileen erabateko babesarekin. Horri esker iritsi dira akordio batera, gaur sinatu dena.