ZERBITZU PUBLIKOAK
Gasteizko Udalak ez du Amvisako arreta zerbitzuko arazoak konpondu nahi
Amvisako erabiltzailearentzako zuzeneko arretako 5 langileak greban daude azaroaren 18tik. Jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta Eusko Jaurlaritzak agindutako zeregin jakin batzuetarako gutxieneko zerbitzuetan izendatutako langilea bakarrik ari da lanean.
Denbora guzti honetan, azpikontratatuta dagoen enpresarekin bilera bat izan du ELAk. Aurrerapausoa izan arren, oraindik ez dago greban aldarrikatzen diren minimoetara heltzeko aurrikuspenik. Gasteizko udalak, ordea, ez du inongo pausurik eman. Ez bilera deialdirik, ez langileekin edo sindikatuarekin inongo kontakturik. Are gehiago, Gasteizko udalaren jokaeretan legez kanpoko ordezkapen argia eta grebarako eskubidea urratu direla ondorioztatu da eta Lan Ikuskaritzan salaketa jarrita dago.
ELAren ustez, onartezina da Gasteizko Udala bezalako erakunde bat langileen oinarrizko eskubideak urratzera, eta eskatzen du lehenbailehen neurriak har ditzala exijitzen du, lanaldi partzialekin eta enpleguan egonkortasunik gabe lan egiteak dakarren lprekaritatearekin amaitzeko, 1.100 euro ari baitira jasotzen hilean.
Enpresari, Amvisari eta batez ere Gasteizko Udalari dei egiten die ELAk gatazkari amaiera emote negoziazioak has daitezen. Bitartean, langileek borrokan jarraituko dute herritar guztientzat hobea izango den zerbitzu publiko baten alde.
Zerbitzu publiko duina. Lanaldi osoak. Langile gehiago.
Subrogazio eskubidea. Soldata duinak.