Gasteizko Ugo-Equipos de Transmisión enpresako langileak greban daude lan baldintzak defendatzeko

2022/01/13
Gasteizko Ugo-Equipos de Transmisión enpresako langile guztiek bat egin dute ostegun honetan, urtarrilaren 13an, lan baldintzen alde deitutako grebarekin. Era berean, zuzendaritzak jarrera aldatzen ez badu, urtarrilaren 20tik aurrera greba mugagabera joango direla aurreratu dute langileek.

Grebalarien esanetan, lana normaltasunez ateratzen duten arren, enpresak etengabe atzeratzen dtiu nominen ordainketak, eta behin eta berriz urratzen du hitzarmen kolektiboan xedatutakoa.
Egoera horren arrazoien inguruan enpresak ez du informaziorik ematen, eta negoziazioari uko egin dio. Horregatik atera dira langileak kalera, etorkizuna izan baduen enpresa dela ziur daudelako.