Gastu publikoa murrizteko politikak, ezinbestez, moteldu egiten du ekonomia
2011/02/18
ELAk egoera ekonomiko eta sozialaren inguruko txostenaren azken alea aurkeztu du Donostian. Lan honetan, besteak beste, ekonomiaren zalantzazko bilakaerari, enpleguak 2010ean izan duen bilakaerari, lan-erreformak behin-behinekotasunean izan duen eraginari eta langabetuek nozitzen duten babes-gabeziari erreparatu dio azterketa bulegoak.
Gastu publikoa murrizteko politika orokortuak, ezinbestez, moteldu egiten ditu bai ekonomia, bai enplegua. Horixe egiaztatu daiteke emaitzarik okerrena murrizketak izan diren estatuetan eman baitira (Grecia, Irlanda, Errumania, espainiar estatua).
Hori dela eta, politika aldatzea eta gizarte-gastua (gizarte-babeserako eta zerbitzu publikoetarako gastua) handitzea galdatzen die ELAk administrazioei. Modu horretan baino ezingo dugu gizarte-beharrizanen estalduran eta enplegu-sorreran oinarrituriko eredu ekonomiko baterantz jo.
Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoa, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Iñaki Zabaleta, azterketa bulegoko kideak hartu dute parte txostenaren aurkezpenean.