Gastu soziala %50 handitu beharko litzateke Europaren bataz bestekora hurbiltzeko

2010/03/29
ELAk salatu du administrazioen egungo aurrekontu-politikarekin gizarte-gastua eta eskubide sozialak murriztu egingo direla, eta langabezia areagotu. ELAren iritziz fiskaltasunaren inguruko eztabaida zabala inoiz baino premiazkoagoa da. Gastu soziala murriztearen aurka ere azaltzen da ELA.

Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak Bilbon egindako agerrialdian adierazi du Zapaterok plazaratu berri duen 'Estatibilate Plangintza-k' langabezia areagotu duela eta eskuinak hartuko lituzkeen neurriak jasotzen direla.
Adolfo Muñozekin batera arlo sozialeko arduradun Mikel Noval izan da gastu soziala eta fiskaltasuna uztartzen dituen txostenaren  aurkezpenean. Azterketak Foru Aldundiek eta Iruñea eta Gasteizko administrazioek azkenaldian hartu dituzten neurrien ondorio kaltegarriak salatzen ditu. ELAren iritziz, zergen bidez bildutako diru kopuruarekin handitu beharko litzateke gastu soziala. "Gastu soziala indartuz, bide batez, aberastasuna birbanatzen da".

 

Irakurri txostena