Gaur EAJk eta PSE-EEk onartu duten testua boikota da LHEaren gai nagusietarako

2016/04/07
Gaur EAJk eta PSE-EEk onartu duten testua boikota da LHEaren gai nagusietarako
Gaur EAJk eta PSE-EEk adostu duten testua boikota da LHEaren gai nagusietarako: subrogazioa eta erreferentziako hitzarmen kolektiboen aplikazioa. Ez da aurrerapausorik eman, ez dago ezer onik, ez enpleguaren egonkortasunaren aldetik, ezta enpleguaren baldintzen aldetik ere.

Gaur, apirilak 7, Eusko Legebiltzarrean behin betiko bozketa egin da Legegintzako Herri Ekimenari buruz, ELAk bultzatu eta 110.000 pertsonak sinaturiko ekimenari buruz. Berretsi dute formalki EAJk eta PSEk aldez aurretik adosturik duten testua. Testu horrek eta ELAk aurkezturiko LHEk ez dute elkarren antzik inongo aldetik. Alderdi horien artean adosturiko testuak ez die berme gehiagorik emango euskal administrazioen menpeko azpikontratetako 55.000tik gora langileei.

ELAk jendaurrean salatu nahi ditu EAJren eta PSEren borondate politikorik eza, milaka pertsona azpikontratatuekiko gutxiespena, eta LHE sinatu duten 110.000 herritarrekiko begirune eskasa. Bi alderdi horiek gehiago begiratzen dute enpresen etekinengatik, langileen baldintzengatik baino; gehiago axola zaizkie beheranzko esleipenak, langileen soldatak eta baldintzak baino.