Gaur onartutako Lan Erreformari ezezkoa ematea da negoziaketarako berme nagusia

Lan Erreformaren aldaketa zehatzak aztertu ondoren aurreko astean egindako irakurketa are gordinagoa da. Behin-behinekotasunean hobekuntza txiki batzuk onartzearen truke aurreko legediaren oinarriak onartu dira, kaleratze erraz eta merkeak, enpresek aldebakarrez lan-baldintzak aldatzeko aukera eta estatuko hitzarmenek bestelako negoziaketak debekatzeko aukera hain zuzen.
Era beraen, ELA harrituta dago CONFEBASKek izandako jarrerarekin. 2017an eragile aktiboa izan zen EAEn hemengo hitzarmenen lehentasunaren aldeko Lanbidearteko Akordioa adosterakoan, oraingoan, berriz, ez du txintik esan CEOE barnean gure erabaki esparruaren defentsan. Lau patronalek egin diote aurre CEOEren zuzendaritzari lan erreforma honetan, CONFEBASK ez da horietako bat izan, eta garrantzi gehiago eman dio CEOEren barne-adostasunari beren aurreko jarrerekin koherente izateari baino.
ELAren ustez Dekretu honi Kongresuan ezezkoa ematea eta negoziaketak CEOEren eraginik gabe hastea da sakoneko aldaketak egiteko berme nagusia. Ezin da kaleratzeen araudia aldatzen ez duen edo Estatuko hitzarmenen inposaketa onartzen duen lan erreformarik izan.