Gaurko manifestazioan alderdi politiko batzuetako ordezkariek parte hartu izana deigarria da
2016/04/23
ELAri deigarri egin zaio gaurko manifestazioan alderdi politiko batzuetako ordezkariek parte hartu izana eta, gainera, adierazpenak egitea sindikatuek deitutako manifestazioa hasi aurretik.
ELAk gogoratu nahi alderdi hauek osatzen duten gobernuen politika industrial eza salatzeko deitu zutela manifestazioa ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
ELAren esanetan, argi dago hauteskunde politiko batzuen atarian daudela.