Gazaren aldeko jaialdia Bilborocken

2009/01/29
Urtarrilaren 30ean, ostirala, Bizkaiko Palestinar Herriarekin Elkartasunerako Plataformak antolatuta Gazaren aldeko jaialdia egingo da Bilboko Bilborock aretoan. Ekitaldia 21:00tan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balioko ditu. Lortzen den dirua Gazan giza eskubideen alde lan egiten duten hainbat erakundeei banatuko zaie.

Ekitaldian bertsolariak, rap ikuskizuna, dantzak, antzerkia, musika, perkusio erakustaldia eta beste hainbat ikuskizunekin gozatzeko aukera egongo da. ELAk ekitaldian parte hartzeko gonbita luzatu nahi die langile guztiei. Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Bilborocken.