Gehiengo sindikalak alderdi eta erakundeekin bilerak hasi ditu

2009/11/18
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek euskal alderdi eta erakundeekin egin behar dituzten bilerak gaur hasi dira, Aralar eta Hamaika Bat alderdiekin bilera bana eginez.

Bilera-sorta horren helburua krisiaren aurkako dekalogoaren edukiak zertan diren azaltzea da, orain dela aste batzuk gehiengo sindikalak horren inguruko kanpaina bati ekin baitzion.

 

Datozen egunetan ordezkari sindikalek elkarrizketak izango dituzte Ezker Abertzale, EA, Ezker Batua eta Alternatibako arduradunekin. Era berean, beste bilera batzuk egingo dira laster batean Araba eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin, hurrenez hurren, Xabier Agirre eta Markel Olanorekin.