Gehiengo sindikalak bertan behera uzten ditu gaurko elkarretaratzeak

2011/05/06
Datozen hauteskundeetan Bilduren hautagaitzen parte hartzeari buruz Auzitegi Konstituzionalak hauekiko betoa dseuzteko hartu duen erabakia dela eta - Auzitegi Gorenak aurrez erabakitakoa errefusatuz-, euskal gehiengo sindikalak bertan behera uzten ditu gaurkorako, Maiatzak 6, aurreikusitako elkarretaratzeak, bai lau hiriburutakoak eta baita enpresa nahiz sektoretakoak.

Euskal gehiengo sindikalaren aburuz, gutxieneko demokratikoei jarraikiz, Auzitegi Konstituzionalak hartu duen  erabakia baino ez zegoen hartzerik.

 

Euskal gehiengo sindikalak, orain arte egin duen moduan, bere konpromisoa berresten du eskubide zibil eta politiko guztien defentsan,  nahiz norbanakoak nahiz aukera politikoenak.