Gehiengo sindikalak deituta Bateraguneko epaiaren aurkako elkarretaratzeak egin dira

2011/09/19
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk deituta, irailaren 19an elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat herri enpresen atarietan. Bilboko ekitaldian ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiek, Adolfo Muñoz “Txiki” eta Ainhoa Etxaidek hartu dute parte.

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta ehunkada pertsonek hartu dute parte Bateragune epaiaren kontrako elkarretaratzetan. Adolfo Muñoz “Txiki” epaiaren bidegabetasuna salatu du eta epaia aurretik idatzita zegoela, azpimarratu du.

Bateragune auzian epaitu eta zigortu dituztenak berehala eta baldintzarik gabe aska ditzatela.exijitu du.