Gehiengo sindikalak greba orokorrera deitu du Hegoaldean urtarrilaren 27an, pentsioen erreformaren aurka

2010/12/23
ELA, LAB, EHNE, Hiru eta EILASek egin dute deialdia abenduaren 23an Iruñean. Sindikatuetako ordezkariak Iruñean bildu dira gaur batzar batean, eta deialdia egin dute, pentsioen erreforma lan erreformaren luzapena dela salatuz. Batzarraren ondoren manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan.

Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusiak, adierazi duenez, pentsioen erreformak langileen eskubideak urratzen dute, eta horregatik, alderdiek hori defendatzeko babesik izan ez dezaten, langileak kalera ateratzera deitu ditu gehiengo sindikalak. Izan ere, Espainiako Kongresuan urtarrilaren 28an bozkatuko dute pentsioen erreforma, eta botoa emango duten alderdiak baldintzatu nahi dituztela onartu dute sindikatuetako ordezkariek.

Muñozen arabera, klase politikoak "eraikitzea horrenbeste kosta zaiguna eraitsi nahi du azkar, finantzen boterearen handinahiaren aurrean etsi egin dute eta sindikalismoari greba ondo egiten ahalegintzea besterik ez zaio gelditzen".

Bestalde, Muñozek salatu du UGT eta CCOO negoziazio kolektiboaren erreforma negoziatzen ari dela patronalarekin.