Gehiengo sindikalak maiatzaren 21eko greba orokorreko deialdia erregistratu du

2009/05/04
Maiatzaren 21a bitarte greba orokorra egiteko arrazoiak nabarmentzea garrantzitsua dela adierazi du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Greba orokorra ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek deitu dute.


Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak "mugimendu demokratikoko fasean" sartu direla adierazi du. Haren ustez, "greba orokorrak oso ondo atera behar du, jokoan dagoena asko delako".
Maiatzaren 21a bitarte greba orokorra egiteko arrazoiak nabarmentzea garrantzitsua dela adierazi du Muñozek.
ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek greba orokorra egiteko arrazoiak besteak beste, patronalaren xantaiari uko egitea, politika publikoetan aldaketak eskatzea eta lanpostuen suntsitzea salatzea dira.
Era honetan greba orokorra egitea "beharrezkoa izateaz gain, langileen eskubideen defentsan pauso erabakigarria" dela azaldu du.