Gehiengo sindikalak manifestazioa antolatu du urriaren 17rako, larunbata

2009/10/15
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek nazio mailako manifestazio bat deitu dute larunbaterako, urriak 17. Manifestazioa Donostian izango da, eta arratsaldeko 17:00tan hasiko da, Antiguako tuneletik. Gehiengo sindikalak euskal gizarteari bertan parte har dezan eskatu nahi dio; manifestazioaren leloa “Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat” izango da.

Hau da urriaren 15ean ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuko ordezkari nagusiek aurkeztu duten dokumentua.

 

Agiria