Gehiengo zabal batek bat egin du Arabako Aldundian deitutako lanuztearekin

2015/02/10
Gehiengo zabal batek bat egin du Arabako Aldundian deitutako lanuztearekin
Gaur Arabako foru aldundiko bigarren greba eguna izan da, bigarren greba egun honek ere langilegoaren erdia baino gehiagoren babesa izan duelarik.

Aldundiko langilegoak mobilizazio egutegi bati hasiera eman zion pasa den abenduaren 16an gauzatu zen bi orduko lan uztearekin aldundiari bere lan baldintzen benetako negoziazio baten hasiera exijitzea helburu.

Administrazioaren aldetik inolako mugimendurik izan ez eta langilegoak mobilizazioekin aurrera jarraitzea erabaki zuen, gaurko bi ordu terdiko lan uztearen ondoren beste bi greba egun egitekoak direlarik, bata martxoak 10ean eta bigarrena apirilak 14an.

Arabako foru aldundiko langileen lan baldintzetan aplikatu diren etengabeko murrizketek, foru aldundiak arabarrei eskeini beharreko zerbitzu publikoaren kalitatean eragin zuzena du.

Hori dela eta, hurrengo hilabeteetan Foru Aldundiko langileak mobilizatzen jarraituko dute ordezkapen ezak, bete gabeko lanpostuak, pertsonal faltgatiko zerbitzu ixtea etab. atzera bota eta Foru aldundiak kalitatezko zerbitzu publiko bat eskeintzeko bere betebeharra aurrera eraman dezan.