Gehiengo zabalak bat egin du eskola publikoetako jangeletako grebarekin

2010/03/09
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek grebak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako jangeletako langileen artea izan duen babesa azpimarratu dute. Hauen esanetan langileen %80ak bat egin du greba deialdiarekin.

Astean bitan lanuzteak egiteko dinamikarekin segituz, grebara deituta daude gaurtik aurrera kudeaketa zuzeneko eskoletako jangeletako langileak. Urtebete baino gehiago igaro da kudeaketa zuzeneko jangeletan gatazka hasi zenetik eta, guztira, bederatzi greba egin dituzte.
Eskoletako jangeletan lan egiten duten langileek Hezkuntza saileko langileen baldintza antzekoak izan nahi dituzte. Era berean, lanaldia ordu erdi luzatzea, etengabeko hezkuntza egokiago bat, soldaten igoera eta ikasle bakoitzeko langileen ratioa txikitzea eskatzen dute langileek.

Horrela, sorospen, dietak, alergiak, psikologia eta immigrazio ikastaro bereziak jasotzeko kontratazioko bi aste gehiago eskatu dituzte. Gainera, soldaten igoera ere eskatu dute.