Gehiengo zabalak bat egin du eskoletako jantokietako grebarekin

2009/11/16
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta greba egin du berriro eskoletako jantokietako langileen gehiengo zabalak. Langileen %85 eta %90 artean lanuztea egin du.

Azaroaren 16 eta 17ko greba egunak kudeaketa zuzeneko jangeletako langileek egiten duten 6. eta 7. greba egunak dira.

Eskoletako jangeletan lan egiten duten langileek Hezkuntza saileko langileen baldintza berberak izan nahi dituzte. Era berean, lanaldia ordu erdi luzatzea, etengabeko hezkuntza egokiago bat, soldaten igoera eta ikasle bakoitzeko langileen ratioa txikitzea eskatzen dute langileek.

Sindikatuok Jaurlaritzaren jarrera salatu dute gutxiengo zerbitzuak ezartzerako orduan. Izan ere, Euskadiko Auzitegiak bertan behera utzi ditu zerbitzuok greba eskubidearen aurkakoak direlako.