Gehiengo zabalak bat egin du itunpeko irakaskuntzako grebarekin

2008/11/12
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek, sektoreko langileen lan baldintzak homologatzeko akordio berri baten negoziazioa eskatuz azaroaren 12an egin den grebak gehiengo zabalaren babesa jaso du. Sindikatuok emandako datuen arabera, %80ko babesa jaso du greba deialdiak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan 11.600 irakasle eta beste 600 langile zeuden deituta grebara.

Greba deialdia egin duten sindikatuek emandako datuen arabera, grebak %80 inguruko jarraipena izan: ikastoletan %100ekoa eta gizarte ekimeneko ikastetxeetan %70ekoa Bizkaian eta Gipuzkoan eta %50ekoa Araban..Eguerdian manifestazioa egin dute Bilbon, Guggenheim paretik abiatuta, eta 6.000 bat lagun batu dira.
Nerea Larrinaga, irakaskuntza alorreko arduradunak, Eusko Jaurlaritzak langileei dagozkien gaiak ikastolen eta kristau eskolen patronalarekin baino ez dituela negoziatu nahi, salatu du.

2008 eta 2009 negoziazio kolektiborako lehentasunezko helburuak honako hauek dira: irakasle eta ez-irakasle den langileria %100-ra homologatzea, %95-ko soldatzen parekatzea gainditzea, irakasleagoaren lan jardunaldia murriztea eta irakasle ez den eta Haur Hezkuntzako 1go zikloko langileriaren soldata eta lan baldintzen homologazioa.

Bere esanetan une larrian dago sektorea. "Gauden egoera, baita administrazioak eta patronalak erakusten dituzten jarrerak eta planteamenduak ere, erantzun sendoa ematea eskatzen zuten eta hori garbi geratu da greba honekin", azpimarratu du..