Gehiengoa dendak igande eta jai egunetan zabaltzearen aurka

2012/06/29
Ikusmer-ek egindako inkestaren erantzuna ikusita, zeinaren arabera EAEko biztanleen %70 igande eta jaiegunetan dendak irekitzearen aurka dauden, ELA sindikatuak berriz ere aldarrikatu nahi du erkidegoan merkataritza ordutegiak arautzen dituen legeria alda dadila.

 

Zehazki, gaurko legearen arabera, 150m2 baino gehiagoko dendek 8 igande edo jaiegunetan ireki dezakete, baian aukera horretaz ez dira baliatu EAEko saltoki handiek presio sindikal eta sozialari esker. ELA sindikatuak hainbat publikaziotan jaso du kate handiek irekiko balute, horrek ekarriko lituzkeen ondorio kaltegarriak, hala nola: denda txikiak ixtea, enplegua suntsitzea, merkataritzako langileen lan eta familia bizitza uztartzeko eskubideari erasoa, herriguneen desertizazioa, etab.

Horregatik guztiagatik ari da ELA ondokoa aldarrikatzen: legea bertako errealitate sozioekonomikoaren bat etor dadin eta bere egin dezan herritarren eskaria, hainbat alditan igande eta jaiegunetan dendak irekitzearen aurka azaldu dena.